AZAROAREN 25eko MANNEQUIN CHALLENGE-A
Azaroaren 25ean, DBH 3. mailako ikasleek Mannequin Challenge-a egin zuten Indarkeria Matxistaren aurkako adierazpena egiteko.
Iada pasa dira egun batzuk baina indarkeriaren aurka egunero borrokatu behar delako, hemen ikasleek grabaturiko bideoa ikusgai.
2016ko GABON JAIALDIA DELA ETA OHARRA
Izarraitz Frontoiko aforoa dela eta, ikuslegoaren txartel banaketa nola izango den ondorengo dokumentuan ikus daiteke.
TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILOEN JAIALDIA
Beste urte batez, 3. eta 5. Mailako ikasleak Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen jaialdiaz gozatzeko aukera izan dute.
Kultur ekintza honetaz gain aisialdirako momentu paregabeaz disfrutatu ahal izan dute.