AKUARIUMEKOAK IRAURGIN
Akuariumekoak L.H.ko lehen ziklokoengana etorri ziren marrazoei buruzko hitzaldia ematera, 2. mailakoak izaki bizidunei buruzko proiektua lantzen ari diren une honetan.
Proiektu honi bukaera emateko, pertsonen eta marrazoen arteko "Alderatu eta kontrastatzea" izeneko antolatzaile grafiko bat egingo dute.
IGERIKETA IKASTAROA
1. mailako ikasleak igeriketa ikastaroa egin dugu urriaren 13tik azaroaren 8ra.
Giroak lagunduta pozik aritu gara plista plasta!!!!!!!
Aurtengoa beteta hurrengo urtera begira jarriko gara gure igeri maila hobetzeko.
Earki pasa deu!!!
SAN MARTIN ASTEA
Iraurgi Ikastetxeko ikasleek San Martin Asteko ekitaldietan parte hartu dute bertako egoiliarrekin batera. Dantzaz eta abestiez gozatzeko parada izan dute.