EUSFIT MUGIMENT
Europa mailan oso garatua dagoen, osasunarekin lotutako sasoi fisikoaren eta zaintza sistema frogatzeko asmoz, EAEko Osasun eta Hezkuntza Sailak proba piloto bat egin behar du eta IRAURGI IKASTETXEA aukeratuak izan gara bertan parte hartzeko.
Euskal Herriko 10 ikastetxek hartuko dugu bertan parte. Gure kasuan, LEHEN HEZKUNTZA 3. maila eta DBH4. mailako ikasleak izango dira.
EURONET ETXEAN
Gure etxeetan energia aurrezten, Euronet 50/50.
Zure etxeko faktura energetikoak ulertu eta energia aurrezteko pausoak ikasi nahi dituzu?
Urola erdiko ikastetxeetan martxan dagoen Euronet 50/50 proeiktuaren baitan "Euronet Etxean" informazio saioak antolatu ditugu, etxeetan energia aurrerzten ikasi nahi duen edonori zuzenduta.
LEHEN HEZKUNTZAKO FAMILIENTZAKO HITZALDIAK
Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailak, LEHEN HEZKUNTZAko FAMILIENTZAT, gure seme alaben egunerokotasunean arazoak sortzen ari zaizkigun ondorengo gaietaz hitzaldiak eskaini nahi dizkigute:
"SARE SOZIALAK, BIDEO JOKOAK, PORNOGRAFIA"
NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI?