GU GEU PLASTIKORIK GABE, IKASTETXETIK-HERRIRA FASEA
ZERTAN DATZA? Ikastetxeko proiektuaren ordezkariek, erakunde desberdinei proiektuaren ondorio, konpromezu eta proposamenen berri ematea izango da.
BILERA DATAK ETA ERAKUNDEAK:
- Otsailak 12, Iraurgi ikastetxeko zuzendaritza taldea.
- Otsailak 20, BERTAN, Azpeitiko Merkatarien Elkartea.
- Otsailak 28, EROSKIko jasangarritasun taldea.
WORLD KAFEA BARKAMENA JORRATZEKO
Urtarrilean bakearen gaia landu dugu ikasleekin eta aurten modu berezian BARKAMENAREN gaia jorratu dugu. Zergatik ez gai bera helduen artean landu? Zergatik ez hartu tartetxo bat taldean gai honetaz solasteko? WORLD KAFE irekia antolatu dugu eta elkarrekin barkamenaren garrantziaz eta zailtasunaz hitz egiteko aukera eskaintzen dizuegu.
OTSAILAREN 13an, 17:15ean, Areto Nagusian
ZARAUZKO GUREAK TAILERRA IKUSTERA IRTEERA
DBHko 1.mailako ikasleek, Zarauzko GUREAK tailerra bisitatzeko aukera izan zuten.
GUREAK euskal-enpresa taldeak, desgaitasuna duten pertsonentzat behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu.
Benetan, irteera aberasgarria izan zen!!