HAUR TXOKOKO UMEAK
Opor egun hauetan, Haur Txoko zerbitzuarekin eta txikienekin bizi eta alai dago eskola. Baina, eskola soilik ez, herria ere alaitu baitute azokara edota liburutegira joanez. Gainera, festa garaian gaudela gogoratzeko aurpegiak margotuta ibili dira; ikusi-ikusi...
HORRA, HORRA GURE OLENTZERO!
Urtero bezala, ilusio handiagoa sortzen duen bisitarik ez da izaten gurean,...
Horra, horra GURE OLENTZERO MAITEA! Argazkietan ikusi besterik ez dago gure ikasleon ilusioa, zoriontasuna!!
Olentzero, zakua gutunez beteta baina muxu goxoekin eta Santo Tomasetako txorizoarekin indarberrituta joan zaigu, opariak prestatzera….
Hurrengo urtera arte!!!
FICOBAKO HAUR PARKERA IRTEERA
Oporrak hartu aurretik, ikasleek Ficobako haur parkera irteera egin zuten. Jolas kooperatiboetan, tailerretan, teknologia berrietan,…parte hartu eta gozatzeko aukera izan zuten.
Egun paregabea benetan!!! Ikusi bestela argazkiak.