2016-2017 ABENDUKO MENUAK
Abenduko jangelako menuak ondorengo dokumentuan ikus ditzakezue.
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna dela eta, ikastetxeko Maremore taldeko kideen ekimenez hainbat ekintza burutu ditugu: lelo eta kartel esanguratsuak ipini dira, ikasle eta irakasleak beltzez jantzita etorri gara, lazo moreak jarri eta guztiok batera indarkeriaren aurka gaudela adierazteko argazkia atera dugu.
INTERNETEN ETA SARE SOZIALEN ARRISKUEZ ETA AUKEREZ SENTSIBILIZATZEKO KANPAINA
- Azaroak 22, asteartea, 19:00etan Sanagustin Kulturgunean: " Internet: aukerak eta arriskuak".
- Azaroak 29, asteartea, 19:00etan Sanagustin kulturgunean: "Sare sozialak: erabilera egokia".
Denok parte hartzera gonbidatuta zaudete.