ATE IREKIAK IRAURGI IKASTETXEAN
Iraurgi Ikastetxeko lan-taldeak, Adimen Anitzetan oinarritutako hezkuntza-eskaintza berritua ezagutzera gonbinatu nahi zaituztegu, urtarrilaren 28an, larunbata, goizeko 10:30ean, Haur Hezkuntzan (Artzubia, 7).
Ezin baduzue gure artean egon, edota informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan helbidera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatziz edo 943 81 63 80ra deituz.
2017-18 MATRIKULAZIOA
Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea ondorengoa da: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Matrikula egitera deituak daude 2015ean (2 urteko gelarako), 2014ean (3 urteko gelarako) eta 2005ean (DBH 1. mailarako) jaiotako haurrak (oraindik ikastetxean ez daudenak).
Ate irekiak: urtarrilak 28, larunbata, 10:30ean, Artzubia 7ko eraikinean (H.H.).
HITZALDIA: IKUSMEN TERAPIA
Iraurgi ikastetxeak ikusmen terapiaren inguruko hitzaldia prestatu du ostegunerako, urtarrilak 12. Gentzane Garcia optometristak, haurrei eskola errendimenduari eragiten dien ikusmen arazoez hitzaldia eskainiko du. Informazioa emateaz gain, bizipenak partekatu eta kezkak argituko ditu bertaratzen direnekin.
Aukera paregabea dela uste dugu eta ziur gaude zuen seme-alaben heziketa prozesurako oso lagungarria izango zaizuela. Denak gonbidatuak zaudete!!!