IKASTETXEKO DANBORRADA
Urtero bezala HH, LH eta DBH 1 eta 2ko ikasleek Sansebastinak ospatu zituzten.
Hotzari aurre egin zioten eta nola gainera!!! Danborrak primeran astindu zituzten eta Azpeitiko kaleak ederki girotu ere, helduen danborrada iritsi aurretik.
Ikuskizuna zuen gustukoa izango zelakoan, zuen eskura dituzue argazkiak eta bideoa.
MILA ESKER GURASOEI
Sansebastian egunean Azpeitiko kaleetan danborra jo behar duten ikasleen jantziak prestatuta daude.
Lan honetan aritu diren guraso eta irakasle guztiei, ikastetxearen eta guraso elkartearen izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu egindako lan guztiagatik. Egun zoragarri hori errealitate bihurtzen laguntzen duzuelako.
Mila esker zuen borondate ona eta laguntzagatik!!!
KILLARNEY
Aurten ere ingelesa praktikatzeko bidaia antolatuko du ikastetxeak Irlandako Killarneyra.
Xehetasunak urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18.00etan, eraikin nagusian egingo den bileran emango dira.