HITZALDIA: HAURRAK ETA HELDUAK BERDINAK GARA?
Osasuna fisioterapeuten ikuspuntutik inguruko hitzaldia antolatu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Haurrak eta helduak berdinak gara?
Miren Aranburu, Jone Larrañaga eta Maitane Turrillas, BIZI fisioterapia zentroko fisioterapeuten eskutik gaiari buruzko informazioa jasoko dugu, eta aldi berean bizipenak partekatu eta kezkak argitzeko aukera izango dugu.
Otsailaren 6an, 18:30ean, Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan elkartuko gara. Aprobetxa ezazu aukera, denok gonbidatuta zaudete!!!
IKUS HAUR HEZKUNTZA MARTXAN
Urtarrilaren 28an, ate irekietan parte hartu zuten familiek ikastetxea bizi-bizirik ikusi zuten.
Besteok haur hezkuntza martxan ikusteko aukera hori bideo honetan duzue. Gozatu!!
2017-18 MATRIKULAZIOA
2017-18 ikasturterako matrikulazio epea irekitzear dago. Hori dela eta, matrikulazio garairako antolatu ditugun ate irekien berri eta matrikula egiteko lagungarri izango zaizuen informazioa jakin arazi nahi dizuegu.
ATE IREKIAK: URTARRILAREN 28an, LARUNBATA, 10:30ean
MATRIKULAZIOA: URTARRILAREN 30etik OTSAILAREN 10era