ON THE OTHER SIDE KONTZERTUA
Iraurgi eta Larramendiko gazteen parte hartzearekin START NOW proiektua aurrera doa. Geroz eta gutxiago falta da ON THE OTHER SIDE kontzerturako. Ziur gaude ikuskizun bikaina eskainiko digutela, eta beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Emanaldiak:
- Martxoak 25, larunbata, arratsaldeko 20:00etan.
- Martxoak 26, igandea, arratsaldeko 17:30ean.
Sarrerak: haurrak 8 € eta helduak 12€ (18 urtetik gora). Iraurgi ikastxetxean, Sanagustin kulturgunean eta www.kulturaz.eus web orrian daude salgai.
KAFE TERTULIA
Hurrengo astelehenean, otsailak 20, arratsaldeko 15:30ean, hilabete honetako Kafe Tertulia saioa izango dugu. Bertan, Mindfulness gaia landuko dugu eta horretarako Karmele Alkorta izango da gurekin, ikastetxeko irakasle eta gai honetan aditua.
Saioak bi atal izango ditu, alde batetik mindfulness zer den eta bere oinarri praktikoa, eta bestetik praktikarekin erlazionatutakoa, arnasketa, mantra,…
Guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera.
CAMBRIDGEKO AZTERKETA DEIALDIA EKAINA 2017
Cambridgeko azterketa egiteko matrikula epea irekita dago, otsailaren 1etik martxoaren 27ra.