HITZALDIA: IKUSMEN TERAPIA
Iraurgi ikastetxeak ikusmen terapiaren inguruko hitzaldia prestatu du ostegunerako, urtarrilak 12. Gentzane Garcia optometristak, haurrei eskola errendimenduari eragiten dien ikusmen arazoez hitzaldia eskainiko du. Informazioa emateaz gain, bizipenak partekatu eta kezkak argituko ditu bertaratzen direnekin.
Aukera paregabea dela uste dugu eta ziur gaude zuen seme-alaben heziketa prozesurako oso lagungarria izango zaizuela. Denak gonbidatuak zaudete!!!
HAUR TXOKOKO UMEAK
Opor egun hauetan, Haur Txoko zerbitzuarekin eta txikienekin bizi eta alai dago eskola. Baina, eskola soilik ez, herria ere alaitu baitute azokara edota liburutegira joanez. Gainera, festa garaian gaudela gogoratzeko aurpegiak margotuta ibili dira; ikusi-ikusi...
HORRA, HORRA GURE OLENTZERO!
Urtero bezala, ilusio handiagoa sortzen duen bisitarik ez da izaten gurean,...
Horra, horra GURE OLENTZERO MAITEA! Argazkietan ikusi besterik ez dago gure ikasleon ilusioa, zoriontasuna!!
Olentzero, zakua gutunez beteta baina muxu goxoekin eta Santo Tomasetako txorizoarekin indarberrituta joan zaigu, opariak prestatzera….
Hurrengo urtera arte!!!