20. KORRIKA PASAKO DA AZPEITITIK APIRILAREN 5ean
Datorren asteazkenean, apirilaren 5ean, 20. Korrika pasako da Azpeititik goizeko 05:00ak aldean.
Iraurgi Ikastetxeko langileok kilometro bat erosi dugu, eta bertan parte hartuko dugu lekukoa emanez. Olazko biribilgunetik Xanadura eramango dugu (5:30ak aldera pasako da, eta 20 minutu lehenago bertan egotea gomendatzen da).
Euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
ORIENTAZIO SAIOA DBH 4. MAILAKOEN GURASOENTZAT
Ikasturtea aurrera doa eta zuen seme-alabek laster bukatuko dute kurtsoa. 4.DBHn egonik, etapa bat itxi eta berri baten aurrean aurkituko zarete berehala, eta nola ez, aukera berriak egin beharrean Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren artean.
Hori dela eta, zuen seme-alabekin burutzen ari garen orientazio programaren barruan kokatuko genukeen orientazio saio batetara dei egiten dizuegu. Guztiontzat interesgarria eta komenigarria izango delakoan gaude.
Bilera hori datorren astelehenean izango da, apirilak 3, arratsaldeko 18:30ean, ikastetxeko aretoan.
KONTZERTU BIKAINA, GEN VERDE, IRAURGI ETA LARRAMENDI IKASTETXEEN ESKUTIK
Atzo izan zen On the other side kontzertuaren lehen emanaldia.
Ikuskizun bikaina eskaini zigutela bistan da ondorengo argazkie erreparatuz.
Jarrai dezagun amets honetaz gozatzen oraindik gaurkoa gelditzen da eta!!