PAUSO BERRIAK, ESPERIENTZIAK HEZKUNTZAN
Eli Agiriano urritasuna duen gazte Azpeitiarra da, eta Iraurgin ikastetxean ari dira lanean, Pauso Berriak proiektuaren bidez.
"Esperientziak ikastetxeetan" bideoaren protagonistetako bat da, beste hiru kiderekin batera. Helburua hezkuntza-sektorea proiektuan parte hartzera animatzea da, pertsona horiek ikastetxeetan egiten duten lanari balioa emateaz gain, desgaitasunarekiko jarrera positiboak ikusarazi eta sentsibilizatzea.
"HAU DA GREEN” LEHIAKETAKO ESKOLA KATEGORIAKO SARI BEREZIA ESKURATU DU, GU GEU PLASTIKORIK GABE PROIEKTUAK!
Eta hala ere, ez da saria guri gogoan geratuko zaiguna. Hitzak haizeak eraman ohi dituela jakitun, gaur eta hemen adierazi nahi dugu, iraunkortasuna eta kontsumo arduratsua, ingurumen-hezkuntza eta materialak berrerabiltzea, ez dela moda bat gure ikastetxean, ez dela bizpahiru laguni aurtengo ikasturtean lantzeko otu zaien proiektu soil bat.
BATXILERGOKO GURASOENTZAT ORIENTAZIO-BILERAK
Martxoaren 2an, 18:00etan, Etxe Alaiko eraikinean, Batxilergoko 2. mailako gurasoentzako orientazio-bilera egingo da.
Bertan, ikastetxean burutzen ari diren orientazio-programaren berri emango da, eta Batxilergoa bukatu ondoren ikasleek dituzten aukerak azalduko dira. Horretaz gain, gurasoek dituzten zalantzak argitzeko tarte bat ere hartuko da.