BATXILERGOKO GURASOENTZAT ORIENTAZIO-BILERAK
Martxoaren 2an, 18:00etan, Etxe Alaiko eraikinean, Batxilergoko 2. mailako gurasoentzako orientazio-bilera egingo da.
Bertan, ikastetxean burutzen ari diren orientazio-programaren berri emango da, eta Batxilergoa bukatu ondoren ikasleek dituzten aukerak azalduko dira. Horretaz gain, gurasoek dituzten zalantzak argitzeko tarte bat ere hartuko da.
INAUTERIETAKO ARGAZKIAK
Inauterietako argazkiak ikusgai daude albiste honetan nahiz argazki bilduman.
"YO FISICA" EGITASMOA
Otsailaren 11an, emakume zientzialarien eguna ospatzeko, gure ikasle ohia den Raquel Santos-ek, "Yo Física" egitasmoan parte hartzera gonbidatu gintuen. Raquelek fisikako ikasketak bukatu ditu UAM (Madrilen) eta une honetan doktoretza egiten ari da bertan. Egitasmo honek, 140 bideotik gora jaso ditu, geurea barne.
Egitasmo honek, 140 bideotik gora jaso ditu, geurea barne. Mila mila esker neskak!!!