EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAK EAEko IKASTETXEAK GUZTIAK IXTEA ERABAKI DU
COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du.
Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera. Informazio gehiago dugun heinean jakinaraziko zaizue.
PAUSO BERRIAK, ESPERIENTZIAK HEZKUNTZAN
Eli Agiriano urritasuna duen gazte Azpeitiarra da, eta Iraurgin ikastetxean ari dira lanean, Pauso Berriak proiektuaren bidez.
"Esperientziak ikastetxeetan" bideoaren protagonistetako bat da, beste hiru kiderekin batera. Helburua hezkuntza-sektorea proiektuan parte hartzera animatzea da, pertsona horiek ikastetxeetan egiten duten lanari balioa emateaz gain, desgaitasunarekiko jarrera positiboak ikusarazi eta sentsibilizatzea.
"HAU DA GREEN” LEHIAKETAKO ESKOLA KATEGORIAKO SARI BEREZIA ESKURATU DU, GU GEU PLASTIKORIK GABE PROIEKTUAK!
Eta hala ere, ez da saria guri gogoan geratuko zaiguna. Hitzak haizeak eraman ohi dituela jakitun, gaur eta hemen adierazi nahi dugu, iraunkortasuna eta kontsumo arduratsua, ingurumen-hezkuntza eta materialak berrerabiltzea, ez dela moda bat gure ikastetxean, ez dela bizpahiru laguni aurtengo ikasturtean lantzeko otu zaien proiektu soil bat.