ELKAR-EKIN TALDEAK BIDERATUTA, ERREFUXIATUENTZAKO ARROPA BILKETA
Elkar-ekin taldea errefuxiatuentzako premiazko arropa bilketa egiten ari da egun hauetan. Beharraren dimentsioa ikusirik, parte hartzeko aukera zabaldu nahi dugu gure ikastetxeko familietara. Ahalik eta arropa gehien bildu nahi dugu, nagusiki gizon helduentzako txamarrak, jertseak, prakak, oinetakoak, galtzerdiak...
Bi eraikinetako harreran jasoko da materiala eta otsailaren 18a izango da azken eguna.
SANTA AGEDA BEZPERA OSPATU DUGU
Ohiturari jarraituz, ikasleek ozen kantatu dituzte herrian nahiz ikastetxean beraiek sortutako koplak, makila, soinu eta panderoaren laguntzaz.
FLASH FICITON “STORY CUBES” LEHIAKETAN SARIA ESKURATU DU NOA ALBERDIK
Amco nazio mailan antolatutako Flash Fiction "Story Cubes" lehiaketan parte hartu duten ia mila ikasletik, Noa Alberdik bigarren saria lortu du THE CRAZY ALIENS idazlanarekin. Sormenerako gaitasun bikaina erakutsi du, ingelerako idazketa mailan, ilustrazioan nahiz teknologia berrien erabileran.
Zorionak Noa!
Congratulation to all participants for your great strories!