HAUR MASAJE IKASTAROAK
- Xehetasunak
- Argitaratua: 24 Urria 2019
Datozen asteetarako antolatu dugun haur-masaje ikastaroaren berri eman nahi dizuegu.Saioak astelehen arratsaldetan izango dira Haur Eskolan, 17:15ean hasi eta ordu beteko iraupenarekin gutxi gorabehera. Ikastaro hau, Ana Zendoia eta Miriam Etxeberria Haur Masaje Hezitzaileen gidaritzapean izango da.
NOIZ: Azaroak 4 eta 11
NORI ZUZENDUA: haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haur eta familiei.
ELKARLANERAKO PROPOSAMENA
- Xehetasunak
- Argitaratua: 15 Urria 2019
Psikomotrizitate gelako materialak ikasle askoren bizipenak jasotzen ditu eta egonerokatasuneko erabileraren ondorioz urratu egiten dira. Hau dela eta, elkarlanerako proposamen batekin gatoz:
Material honen mantenua egiteko (oihalak, blokeen estalkiak josi) lagun taldetxo bat beharko genuke, ama, aita, amona, aitona,...
Esku bat botazeko prest bazaude, guk besoak zabalik hartuko zaitugu!
Urtean pare bat aldiz elkartzeko lana izango den arren, taldea osatzean non, noiz eta honelako datuak zehaztuko ditugu guztion artean.
IKUSMEN TERAPIA HITZALDIA
- Xehetasunak
- Argitaratua: 14 Urria 2019
Iraurgi ikastetxeak, IKUSMEN TERAPIA hitzaldia antolatu du. Gentzane Garcia optometristak, haurren eskola errendimenduari eragiten dien ikusmen arazoez hitz egingo digu.
Eguna: urriak 17, osteguna
Ordua: 17:15
Tokia: Iraurgi Ikastetxeko areto nagusian (Jose de Artetxe, 4)