Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

03/12/2024

EUSKARAREN ALDARRIA LAU HAIZETARA ZABALTZEN

Berezia izaten da euskararen eguna Iraurgi ikastetxean. Jolaserako eta gogoetarako tartea hartzen saiatzen gara. 

Rokitxo maskotak euskararen aldeko manifestua ekartzen du eta HH-LHko ikasleekin partekatu ondoren lehertzen da festa. Dantza, bertso, musika, mahai jolas eta bideo saioak zipriztintzen dute egun honetako jarduna. 

DBH eta Batxilergoan, 5 egun lehenago hasi ohi gara egun hau ospatzen. Euskara eta euskal kultura ardatz dituen lehiaketa egiten dugu 5 egunetan zehar. Goizeko aurreneko 10 minutuan galdera-erantzun bidezko txapelketa osatzen dugu. Ez dago jendea barkatzeko! Gorputz eta arima emanda aritzen dira ikasleak. Izan ere, saria ere ez da makala, Egaña gozotegiko pastelak!

Baina gogoetarako ere hartzen dugu tartea. 1. Batxilergoko ikasleekin Euskara Jendea dokumental sortako “Mundua osatzen” atala ikusi dugu, ikasleek uler dezaten nondik gatozen, zerk eraman duen euskara gutxiagotuta izatera eta zer egin dezakeen gutako bakoitzak euskara biziberritzeko ahaleginean.

logoa-iraurgi-ikastetxea
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.