2021-22 MATRIKULAZIOA, INFORMAZIOA ETA DATAK
Matrikulazio garaia iritsi da eta horrekin batera etxeko txikiak eskolatzeko momentua.
Iraurgin eskaintzen dugun hezkuntza ibilbidea azaltzeko gogoz gaude, ikastetxea ez delako eraikin bat soilik, ez da izen bat, ez liburu multzo bat. Ikastetxe bat, izatekotan, laborategia da, antzokia, bizitzak jartzen dizkigun erronkak identifikatzen eta horiei erantzuten ikasten dugun tokia. Bizitza errealeko egoerak simulatuta, ikasle, familia, irakasle eta eskolako langile guztioi elkarrekin hazten joaten laguntzen digun bizipen multzoa da eskola.
ZATOZ IRAURGI EZAGUTZERA!
MATRIKULAZIO EPEA: URTARRILAREN 18tik 29ra.
Arreta pertsonalizatua eskaintzeko, bisitak, aldez aurretik hitzordua eskatuz egingo ditugu. Beraz, eguna eta ordua zehazteko deitu ikastetxera, 943 81 02 10.
ERREGEAK ERE, IRITSI DIRA IRAURGIRA ETA A ZE POZA..
Dakizuen bezala, gu oporretan egon arren, gure txikitxoenak haur eskolara joaten ari dira. Gaur goizean ordea, a ze sorpresa, Haur Eskolako lankideak ikastetxera iritsi direnean….. HIRU ERREGE MAGOEN idatzi hau aurkitu dute:
Iraurgi Ikastetxeko kide maiteok;