Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

11/04/2024

ETORKIZUNEAN EGINGO DITUZTEN URRATSEN NORABIDEA ZEHAZTEN

Iraurgi ikastetxean orientazio akademiko-profesionalaren alderdiari garrantzia ematen diogu, Batxilergoan dauden ikasleek Goi Mailako zein ikasketa egin aukeratzeko ekintza desberdinak burutzen ditugu. 

Azken ikasturteetan, bailarako ikastetxe guztiek, Iraurgi Berritzen-ekin batera, Gerolan Orientazio Programa burutzen dugu. Programa honen barruan, ikastetxeko orientatzaile eta Iraurgi Berritzen-eko teknikarien eskutik hausnarketa saioak egin ondoren, bailarako enpresa eta eragile desberdinetara bisitak egiteko aukera izaten dute ikasleek. Etorkizuneko ikasketak eta lanbidea aukeratzerako orduan, iada lanean diharduten arlo desberdinetako profesionalen ikasketa eta ibilbide profesionala gertutik ezagutzea benetan aberasgarria da. 

Ikasturte honetan, martxoa-apirila bitartean, gure ikasleek ondorengo enpresa edota eragileak bisitatu dituzte; Artetxe-Bastida farmazia, Astigarraga Kit-Line, Azkoitiko gizarte zerbitzuak, Azpeitiko anbulategia, Bizi fisioterapia, BR arkitektura, Efik-Bizik, UKT-Kulturaz, Elkarmedia-Ukabi, Harremanak osasun zentroa, Irurena eta Sarralle.

Eskertzekoa da Iraurgi Berritzeneko teknikariek (Iosu, Jon eta Enara) bisita guzti hauek burutzeko egindako antolaketa lana eta eragile edota enpresetako kide guztiek gazteei beraien ateak ireki eta euren esperientzia pertsonalak kontatzeko agertzen duten prestutasuna. Ikasle guztien intereseko bisitak burutzea posible ez den arren, testigantza pertsonalak jasotzeak eta lantokiak bertatik bertara ezagutzeak zalantzak argitzen laguntzen dietela diote ikasleek, beraz, mila esker guztiei!!