Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

19/12/2023

ZAINDU ETA HEZI, BIAK ATERPE BEREAN

ZAINTZAILEA.

Horixe da IRAURGI hainbat azpeitiarren esanetan.

Hala erakutsi du AZK komunikazio enpresak izaera anitzeko 8 lantaldeetan egindako ikerketak. Ikasleak, familiak eta herria zaintzea da gure erakundearen ezaugarririk behinena. Gugana hurbiltzen denak abaroa, babesa eta aterpe seguru eta goxoa topatzen du.

Gizartea elkar zaintzearen garrantziaz jabetu eta bide horretan lanean hasi den honetan, gogobeteta sentiarazten digu jakiteak herriak somatzea duela Iraurgi ikastetxean lehenxiotik ari garela bidezidor horretan.

Alor pedagogikoan ere horixe du helburu EBIZIIk, Ebidientzia Zientifikoetan Oinarritutako jarduera arrakastatsuek, Baso Eskolak eta DBHrako propio sortu ditugun proiektuek; dialogismoaren printzipioetatik abiatuta, hainbat arlotako jakintzak diziplinarteko proiektuetan elkartu eta konpetentzia guztiak  lantzen ditugu, talde elkarreragileetan hasieran eta banaka ondoren. Ezinbesteko lan tresna ditugu dialogismoaren oinarriak eta tertulia dialogikoak ere. 

Gure izaera bisualki helarazteko eta gure mezua zabaltzeko iruditegi berria diseinatu dugu; batetik, logoa, etxe baten teilatua, aterpea. Bestetik, samurtasuna eta hurbiltasuna iradokitzen duten koloreak, orainalditik abiatuta etorkizuna josten jarraitzeko. 

HERRIA gara, ZAINTZA gara, ASKATASUNA gara, ERALDAKETA gara, KONFIDANTZA gara, KONPROMISOA gara.