Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

Zer da EBIZII?

EBidentzi ZIentifikotan oinarritutako Ikaskuntza da.

Zergatik oinarritu Ebidentzia Zientifikoetan?

Hezkuntzak, medikuntzak edota beste zientzia batzuek egiten duten bezala, ebidentzia zientifikoetan oinarritu behar du.

Ezin dugu edozein esperimentu egin eskolan, emaitzak nolakoak izango diren aurrez jakin gabe.

Ebiziiren oinarria ikaskuntza dialogikoa da eta zutabea ikaskomunitatea.

  • Zer da ikaskuntza DIALOGIKOA?

Ikasle guztiek beren helburuak ahalik eta gehien garatzea eta norberaren emaitzarik onenak lortzea da pedagogia honen oinarria, baita ere, bizikidetza eta gizarte-kohesioa hobetzea ere. Ikaskuntzaren protagonista ez da ez irakaslea, ez ikaslea. Protagonistak, hezkuntza komunitate osoa da.

– Oinarrizko 7 printzipioak:

  • Eraldaketa

  • Berdintasuna

  • Adimen kulturala

  • Gaitasun instrumentala

  • Bizitzaren zentzua

  • Elkartasuna

  • Berdintasuna desberdintasunaren aurrean

  • Zer da IKAS KOMUNITATEA?

Komunitate osoaren inplikazio eta parte hartzea ikastetxean eta gela barruan: gurasoak, aiton-amonak, ikasle ohiak, lagunak edo auzokideak. Helburua, denon artean ikasketa sistema hobetzea, bizikidetza ahalbidetuz eta solidaritatea bultzatuz.

Gauzatuko diren ekintza guztiek oinarri zientifikoa dute, non elkarlanean arituz, bizi garen komunitatea hoberako eraldatzea lortuko da.

  • Zer dira JARDUERA ARRAKASTATSUAK?

Nazioarteko hezkuntza komunitate zientifikoak emaitzekin bermatzen dituzten jarduerak.

  • Zeintzuk dira JARDUERA ARRAKASTATSUAK?

Talde elkarreragileak

Ikasgela antolatzeko modu bat da. Ikasleek talde txikitan lan egiten dute eta beraien arteko elkar eragina sustatzen da. Talde txiki bakoitzarekin heldu bat egoten da. Talde txiki bakoitzak heldu bat izan dezan boluntarioek parte hartzen dute.

Hainbat urtetan eskola askotan martxan egon ondoren, antolaketa modu hau Hezkuntza Jarduera Arrakastasu (HJA) kontsideratzen da eta hainbat helburu lortzen laguntzen duela frogatu da.

Tertulia Literarioak

  • Tertulia literarioa, zertan datza?
    Ikasgeletan klasikoak irakurtzea da. Parte har dezakete ikastetxeko ikasleak, irakasleak, gurasoak, eskolazainak, gizarte-laguntzaileak, unibertsitateko ikasleak … Hau da, hezkuntza komunitateko partaide guztiak.
  • Zer egiten du ikasgelan hain jende desberdinak?

    Bakoitzak bere ezagupenak eramaten ditu. Denek daukagu kultura bat eta tertuliara eramaten ditugu gure irakurketak, gure bizipenak eta gure ezagupenak. Zenbat eta elkarrekintza gehiago, gehiago ikasten da.

  • Nola gertatzen da elkarrekintza?
    Berdinen arteko elkarrizketaren bidez. Gogoeta eta irakurketa guztiek balio dute. Ekarpen eta gogoeta guztiek dute garrantzi eta balio bera. Ematen diren argudioei esker izaten da elkarrekintzaren baliagarritasuna
  • Zertarako irakurtzen da?
    Gozatzeko eta ikasteko irakurtzen da. Klasikoen irakurketei zentzua emateko, irakurleei ahotsa emateko, Freirek esaten zuen bezala, elkarrekintzaren bitartez ekintza bultzatzeko (gure gogoeta, gure laburtzeko gaitasuna, gure arrazoinamenduak).

0 biolentzia 0 urtetik

Eskoletako ikaskideen arteko jazarpena gero eta arazo handiagoa da, eta haur eta nerabeei eragiten die adin goiztiarretik mundu osoan. Eskola-jazarpenak eragindako biktimizazioak haurren eta gazteen garapen emozionalean eta haien errendimendu akademikoan dituen ondorioak kaltegarriak dira haientzat eta eskola-komunitateko gainerako kideentzat, eragin negatiboa epe ertain eta luzera baitute.

Ausarten Klubak berdinen arteko jazarpena murriztu du eskoletan, indarkeriarekiko tolerantziarik gabeko kultura ezarri eta landu baitu hainbat testuinguru sozioekonomiko eta kulturaletan kokatutako ikastetxeetan. Ebidentzian oinarritutako esku-hartze hau printzipio honetan oinarritzen da: lankide batek jasandako indarkeria salatzen duen eta beti biktimaren aldeko jarrera hartzen duen pertsona bakarrik har daiteke ausartzat erasotzailearen aurka, baita hura babesten dutenak ere.