HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara
Etengabe aldatzen ari den herriari eta munduari ikusmin handiz begiratzen dion hezkuntza komunitatea gara. Sinetsita gaude aldaketa horien atzean lehen, orain eta gero berdin jarraituko duten oinarrizko kontu garrantzitsu asko daudela, eta horiei erreparatzen die batez ere, Iraurgi ikastetxeak.
Gizabanako orok amesten du besteek dituzten aukera berdinak izatea, norbere ahotsa errespetuz entzungo duen plaza bat, beharrean dagoenean eskua luzatuko dion komunitate bat, eta beldurrak, ametsak, ilusioak eta iritziak lasai eta konfiantzaz adierazteko ingurua.
Horiek guztiak bermatzea du helburu Iraurgi ikastetxearen proiektu pedagogikoak: EBIZII
Ikasle zein familiei konfiantzazko espazioa eskaintzen diegu askatasunez adieraz dezaten barruan dutena. Aurrera egingo badugu, denok iritsi behar dugu helmugara, horregatik hartu dugu konpromisoa unean-unean egoera zaurgarrienean dauden lagunei laguntzeko.
AUKERA BERDINEN alde lan egite honetan, IRAURGI IKASTETXEAK eta Azpeitiko GAUTENAK martxan dugu “BORONDA – TEA” proiektua. Dakizuen bezala, hilabeteak dira, Iker eta Iñigo gure hezkuntza komunitateko kideak direla.
Hau dela eta, azaroaren 21ean Azpeitiko Azoka Plazan egingo dugun aurkezpen ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. BORONDA – TEA ere zure esku dago eta!