Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

BIGARREN HEZKUNTZA

IKASLEEI bizkarretik sendo eutsiko diegu

Gune segurua da, batez ere, DBH gurean. Bizitzako aro gorabeheratsua izanik, ikasleak aske eta babestuta sentitzea dugu helburu eta hori gauzatzeko, konpromisoa, elkarlana eta norbanakoaren zein taldearen beharrak kontutan hartu  eta  elkar zaintzen dugu, horrek bakarrik eraiki baitezake hezkuntzan hain  beharrezkoa den konfiantza. Horra eguneroko erronka!

NOLA?

Taldearen elkarlanetik abiatuta norbanakoaren garapen pertsonalerako bidea egiten dute gurean.

Horren adibide dira DBHn ebizii egitasmoaren baitan abian jarri berri dugun Proiektu Bidezko Ikaskuntza (PBI). Hainbat arlotako jakintzak diziplinarteko proiektuetan elkartuta konpetentzia guztiak  lantzen ditugu, talde elkarreragileetan hasieran eta banaka ondoren.

Ezinbesteko lan tresna ditugu dialogismoaren oinarriak eta tertulia literarioak ere.

PROIEKTU INTERDISZIPLINARRAK

DBHko lan egiteko modua Proiektu Bidezko Ikaskuntza

MARKO PEDAGOGIKOA

Komunitatearen eraikuntzan parte-hartzea oso garrantzitsua da, eta marko pedagogiko modura dialogismoa dugu ardatz: ikasle, irakasle, eta kideen artean komunikazioa bultzatzen duen modua. Dialogismoak ikasketa prozesua aberastu eta ikasleen parte-hartzea suspertzea du helburu, haien esperientziak, iritziak eta kreatibitatea baloratuz. Hauetatik abiatuta, ikasleen elkarlana eta interakzioa bultzatzen da. Klasean irakasle bat baina gehiago izateak, praktiketako irakasleak eta boluntarioak ekartzeak, hiruko taldeetan banatzeak eta elkarreragile izateak, ikasleekiko harreman positiboak sortzen dituzte.

NOLA?

Ikasgai bakoitzeko ordutegi finko bat jarraitzearen ordez, urtero 9 proiektutan murgiltzen gara. Hauetan ez dira soilik gai bakoitzean garrantzitsuenak diren kontzeptuak jorratzen, baizik eta gure ikasleak bizitzaren erronken arabera aurrera egiteko duten jakintzaz hausnartzeko ere balio dute.  Ezarritako mugak hautsi eta ibilbide hezigarri baten alde egiten dugu.

Proiektu hauek eraikitzean, ikasleek material guztia modu digitalean eta euskarri audiobisualak erabiliz ulertzeko aukera izango dute. Taldean lankidetzan ari diren bitartean, elkarren artean hainbat hizkuntza erabiliz komunikatzeko aukera dute. Horrek guztiak konpetentzia digitala, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia, eta eleaniztasuna garatzeko oinarriak osatzen ditu. Irakasleak, bidea egokitzeko eta ikasleek egindako lana bermatzeko, ebaluazio formatiboa kudeatzen du, momentu bakoitzean hobetu beharreko elementuak identifikatuz eta proiektu bakoitzean banakako lanak eta erronkak baloratuz.

DBHn, ikasleek beren bide profesionalean eta pertsonalean aurreratzea determinatuko duten erabakiak hartu behar dituzte. Horretarako, garrantzitsua da beraien gaitasunak, zaletasunak, eta interesak garatu eta identifikatzea. Eskolak prozesu honen jarraipen indibidualizatua sustatzeak ikasprozesua hobeto ulertzeko eta garatzeko aukera ematen du. Taldeko agenda, autoebaluaziorako eta koebaluaziorako txostenak, eta Proiektuen Bidezko Ikasketa metodologiak, ikasleen ahalduntzea lortzeko eta ikasten zein izaten ikasteko konpetentzia ebaluatzeko ere balio dute.

Erabakiak modu kontzientean hartzea garrantzitsua da, eta, horretarako, eskolako orientazioa eta lankidetza estrategiak aplikatzen ditugu. Irakasle ekipoaren esku dagoen erronka handia dela kontuan hartuta, jarraipen emozionala eta akademikoa indartzeko helburuarekin, inkestak, elkarrizketak eta tutoretza bilerak planifikatzen dira.