Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

BATXILERGOA

Pauso bat atzetik joango gara, beraien bidelagun izanez

Haurtzaroan hasitako bidea 16-18 urte bitartean bukatzen dute ikasleek Batxilergoko bi mailak osatuta. Luze zirudien ibilbidean helmugara iritsi eta eskolatik kanpoko erronka hasten da. Azkenengo bi urte horietan ikasleek ordura arte izan ez dituzten asmo, ilusio, kezka eta beldurrak azaltzen hasten dira han-hemenka. Ondoan egotea dagokio ikastetxeari. Dituzten ilusioei eusteko elkarlanean aritzen gara, eta kezkak gain hartuta daudenean, aholkua, babesa eta makulu bihurtzen gara, noraezean daudela irudituz gero, jakin dezaten gugan badutela helduleku bat, berriro zutik jartzen lagunduko dien hezkuntza komunitate oso bat.

 Bi modalitate eskaintzen ditugu:

Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea.

BI ERRONKA NAGUSI?

Etorkizuna zirriborratzen hastea

Hurrengo etapa diseinatzen hasteko aldiz, orientazioan eta tutoretza lanean jartzen dugu indarra. Orientatzaileak eta tutoreek etengabe hitz egiten dute ikasleekin, sor dakizkien zalantzak argitzeko eta Lanbide Heziketako zein hainbat unibertsitateko irakasleekin aurrez aurreko saioak izaten dituzte ikastetxean bertan. Ate irekiak, jarduera praktikoak eta bestelako informazio bideak ere ikasleen eskura jartzen dira.

Estimu handia sortzen dute, halaber,  ikasle ohiek euren ikasketei buruz hitz egitera etortzea, beraiek bizi dituzten kezka beretsuak pasa berri dituztelako eta oso gertuko informazioa ematen dietelako.  

USE probaren langa pasatzea

USE gainditzeko, probari neurria hartuta dion lantalde egonkortua daukagu.

BATXILERGO DUALA

Dual Diploma® batxilergoko tituluak nazioartean baliozkotzeko programa ofiziala da, eta ikasleei aldi berean bi titulazio lortzeko aukera ematen die: beren herrialdekoa eta American High School Diploma. Academica Corporation-ek sortu eta garatu du.

Ikasketak amaitzen dituztenean, Dual Diplomako® ikasleek Estatu Batuetako ikasleen titulazio berbera lortzen dute High School amaitu ondoren. Estatu guztietan eta munduko unibertsitate guztietan onartua dago.

Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz: hizkuntza murgilketa, murgilketa teknologikoa eta murgilketa pertsonala.

Academica studies