Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

16/10/2024

SAN JOSEPE LIZEOAKO IKASLEAK GUREAN

Hego haizea lagun zutela iritsi ziren Hazparneko San Josepe ikastetxeko lagunak Azpeitira. Egun
eta erdi egin behar zuten gure artean. Euskaraz bizi den herri batera etorri ziren, euskaraz bizi
daitekeela aurrez aurre ikusteko. Eta hala egin dute.

Herria erakutsi genien, Kulturazek sormenguneko ateak ireki zizkigun parez pare, Loiolan ere
izan ginen eta Zaparraie euskara taldearekin kontzientzia linguistikoa lantzeko saioa praktiko-
ludikoa egin genuen.

Egitarau trinkoa 24 ordutarako. Ez zen dena lana izan, ordea. Gazteek ohi duten bezala, plan
propioa egin eta euren intereseko kontuei buruz jarduteko modua egin zuten elkarrekin
afalduta. Argazki ederrak utzi ditu iluntze horrek.

Antolaketa lanetan ibili garenon aldetik, oso esperientzia aberasgarria izan da. Iparralde zein
hegoaldeko izan, euskaraz bizitzeko antzeko egarria daukagu. Administratiboki banatuta egon
gaitezke, baina egun eta erdi nahikoa izan dugu gogoz eta bihotzez herri bakarra garela
ikusteko.