Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

22/04/2024

BIHOTZEZ, ERRETIRO ON!

Nola neurtu irakasle bat ona den edo ez? Azterketa gainditu duten ikasleen
kopuruaren arabera? Batezbesteko notari erreparatuta? Irakasleoi galdetuz gero,
ikasleen gogo-bihotzetan uzten dugun arrastoa izango litzateke irizpide nagusia. Eta
horretan argi erakutsi zuten Iraurgiko ikasleek oso irakasle ona izan dela Edurne 40
urtez. Martxoaren 20an bukatu zuen Edurnek, eta agur esateko, txalo zaparrada artean
ikasleek bere omenez propio egindako pasilloan behera jaitsi zen jolastorduan.
Hunkigarria izan zen guztiontzat, maitasun poema bat bezalakoa. Jakina zen
guztiontzat maitasuna eta goxotasuna izan direla Edurneren ezaugarri berezienak,
neurri berean agurtzen asmatzea zor genion.
Mila-mila esker Edurne! Erretiro on!

Zelula bidez osatzen dira
Bizi diren izakiak
Odola, zainak eta azala,
Ezinbesteko osagaiak
Non jarri behar dira ordea,
Bestelako aldagaiak?
Poza, mina eta itxaropena
Malkoak eta irriak
Horiek ezin ditu azaldu
Oraindik biologiak.

Biologiak ezin duena
Zuk bihotzean daukazu
Pertsona ororen alde onena
Beti ikusten baituzu
Hizketa gozoz eta irribarrez
Mina arintzen diguzu
Adarbakarrak bezain ederra
Eta berezia zara zu
Asko maite zaitugu Edurne
Jaso itzazu mila muxu.

Doinua: Bazkalosteko kafea