Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

24/01/2024

SANSEBASTIAN EGUNEAN GURE KONPAINIAK AZPEITIKO KALEETAN ZEHAR

Sansebastian egunean ikastetxeko hiru konpainiak elegante desfilatu zuten danbor hotsen erritmoan.

Lerro hauen bitartez eskertu nahi dugu gure umeak goitik behera janzten jardun zareten guztioi, lehen puntadatik azken botoia lotu arte. Mila-mila esker, zuen esku trebeekin gure ikasleak orraztu dituzuen gurasooi ere. Oso estimatuta gaude guraso izateaz gain, zuen lanbidea guztion onerako jarri duzuelako. Horra hor komunitatea bere zentzu sakonenean!