Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

11/01/2024

IRAURGIK GAUZATU DU HEZKUNTZA ETA ATZEGIK EGINDAKO HITZARMENARI ESKER SINATUTAKO LEHEN KONTRATUA

Azken urteetan gure artean elkarlanean aritu den Elik, atzo goizean lan – kontratu finkoa sinatu zuen, Hezkuntza Sailak eta Atzegik desgaitasun intelektuala duten pertsonei ikastetxeetan lan-aukerak eskaintzeko 2023ko urrian sinatutako akordioan oinarrituta.

Iraurgi izan da horrelako lan-kontratua gauzatzeko pausua eman duen Euskal Autonomi Erkidegoko lehen ikastetxea.

Sinadura ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Jon Arruti, Iraurgiko ordezkaria, Mitxel Lacunza eta Josean Idoeta, Atzegiko zuzendari eta lehendakaria, hurrenez hurren eta “Pauso Berriak” gizarteratze-programako ordezkariak izan ziren.

Guzti hau ez dugu egun batetik bestera lortu. Gure balio erantsiak diren zaintza, herria, askatasuna, eraldaketa, konfidantza eta konpromezuak eraman gaitu hau lortzera.

Orain arte bezala, gizarte eraldaketan lanean arituko gara, gure aterpean ereiten den hezkuntza eredua jarraituz.