Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

HAUR HEZKUNTZA

IKASLEAK besarkatu egingo ditugu

Haur Hezkuntza mundua deskubritzen hasteko konfidantzazko  giro goxo batean aletxo txikia ernetzeko unea. Familia eta ikastetxearen elkarlana hasteko unea, etxekotasuna.

Haurrari ibilbide berri honetan, bere lehen urratsetan, babesa emango dion gertuko eta maitasunezko bigarren etxea eskainiz. Hazi eta hezi egiten diren etapa honetan, estimulazioz beteriko inguru batean, aletxo txikia ernetuko da, bizitzarako oinarri izango duen ikaskuntzari hasiera emanez.

OINARRI PEDAGOGIKOAK

Haurraren garapen integrala sustatzea,  ongizatea fisiko eta emozionala bermatu eta autonomi pertsonala eskuratzea, bere buruaren eta besteen irudi doitua eta  orekatua garatzea, berdintasunezko harremanak eraikiz.

Eskola-arrakasta lortzea  bideratutako ikasteko metodologiak  inplementatuz, haurraren potentzial guztia garatzeko: trebetasun  linguistikoak, trebetasun  logiko-matematikoak eta mugimendu-gorputz koordinazio trebetasunak.

NOLA?

  • ETXEKOTASUNA, harrera momentua, familia eta eskolaren arteko elkarlanaren hasiera, haurra erdigunean jarriz, errespetuzko ibilbidea hasi…

  • ESKUTIK programa, Hezkuntza komunitatea eskutik eutsita gure ikasleen heziketa eta garapen integrala bultzatzea du helburu.

  • SORTZEN SORTUZ, errealitatea modu askotan ikustea eta irudikatzea  ahalbideratuz.

  • SENTITUZ programa, Zentzumen guztiak martxan jartzeko eta hauetaz baliatuz bere burua eta ingurunea ezagutzeko aukera.

  • PSIKOMOTRIZITATEA, Mugimendu askearen bitartez, garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbideratu.

  • HERRIAREKIN, Herria maite dugulako eta herritarrak garelako gure ekarpena txikitatik errotuko dugu.

  • ZIRKULAZIO LIBREA, askatasunez norberaren interesak asetzeko unea, autonomoak eta iniziatibaz beteriko ikasleak garatuz. 
  • BASO ESKOLA, natura bihurtzen dugu ikasteko gunea, naturan garatuko dugun hezkuntza-eredua .

  • MINDFULNESS, pentsamenduei, emozioei eta barruko sentsazio guztietaz kontzientzia hartzeko lehen urratsak.

  • IKAS-GUNEAK, gaitasun matematiko, linguistiko, artistiko…garatzeko eremuak.

BASO ESKOLA

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da, natura bihurtzen da ikasteko gunea, HEZTEKO EREMUA . Haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea du helburu alde batetik, eta bestetik natura bera eta bioaniztasuna zehazki babestea. Haurrek basoan, jolastu, ikertu eta ikasten dute, natura bera bihurtzen baita baliabide didaktiko garrantzitsua Euskal Kurrikulumeko hezkuntza edukiak garatzeko.

Hauek dira baso-eskolaren ezaugarri nagusiak:

  • Natura bihurtzen da ikasteko gunea.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago, batik bat.
  • Hezkuntza edukiak curriculum ofizialean oinarrituak egoten dira eta natura bera izaten da baliabide didaktiko garrantzitsuena.
  • Ohikoa da jolas librea ikasketa metodologia nagusia izatea, haurren ikasteko metodo naturaltzat jotzen delako.
  • Inguruneari dagokionez, eskolatik gertu dagoen natur-gune bat erabiltzea da proposatzen dena.
  • Azkenik, elkarrizketa maila guztietan sustatzen da: ikasleen artean, irakasleen artean, ikasle-irakasleen artean eta baita gurasoekin ere. Entzute aktiboaren pedagogia hau oinarrizkoa da haurrak dituzten interes eta bertuteez jabetzeko, emozio- eta adimen-garapena ematen den bitartean.