Skip to main content
logoa

HERRIA, ASKATASUNA, ERALDAKETA, KONFIDANTZA, KONPROMISOA, ZAINTZA gara

DBH eredu berria, gure herrian! Proiektu Bidezko Ikaskuntza eta erronkak uztartuz!

Proiektu Bidezko Ikaskuntzan (PBI) ikasleek erronka edo galdera erreal eta esanguratsu bati erantzuteko proiektuak garatzen dituzte. Horretarako, diziplina ezberdinetako edukiak uztartu eta arazoak modu kooperatiboan ebazten dituzte. Egiteko modu horrek, ikasleak erdigunean jartzea ahalbidetzen du, ikaskuntza-prozesuaren protagonista sentiaraziz eta irakasleak gidari rola hartuz.

Metodo horren bidez, ikasgaiak desagertu egiten dira, eta horien ordez, diziplinarteko ikaskuntza sustatzen da. Ebaluazioa jarraia izaten da, eta ikasleek ezagutzak praktikan jarri eta benetako gaitasunak garatzen dituzte.

Egiteko modu horren onurei dagokionez, ikasleek pentsamendu kritikoa garatzen dute, arazoei irtenbide berriak bilatuz. Horrez gain, talde-lana eta komunikazioa bultzatzen da uneoro elkarlanean lan eginez, eta taldekide bakoitzaren ekarpenekin taldea indartuz. Edukiak ere, ez dira modu isolatuan lantzen, diziplina ezberdinen arteko loturak bermatuz baizik.

Oraingoz ez dugu ezer antolaturik